Euskarazko unibertso digitala aberasteko grinak batzen gaitu
Inguru digitalean, Informazioaren nahiz Komunikazioaren Teknologien alorrean, euskarazko kulturgintzan edota hezkuntza-sektorean dihardugun norbanako, kolektibo, elkarte nahiz enpresak gabiltza XARE egitasmoan saretuta.
Une honetan 10 eragilek dugu parte-hartze aktiboa:
ERAGIN Komunikazioa
BIKONET Telekomunikazioak
TALAIOS KOOPERATIBA Teknologia transformatzailea
GAME ERAUNTSIA Euskarazko Bideojokozaleak
PROTOMAKERS CLUB Robotika eta 3D
CODESYNTAX Proiektu Digitalak
ELURMALUTA Proiektu Artistikoak
KATUBI Ikus-entzunezkoak
DJ MAKALA Musika sortzailea
EMAIZE Sexologia

Euskarazko unibertso digitala aberasten segitzeko grinak batzen gaitu, eta belaunaldi berriak engaiatu nahi ditugu horretara; baina ez soilik hartzaile gisa, baizik eta gaur egungo sortzaile eta etorkizuneko garatzaile gisa baizik.
Euskaratik eta euskaraz sortzen dugun ingurune digital hori, bestalde, bidezkoa eta segurua izan dadin nahi dugu, eta ohitura digital jasangarriak eta osasungarriak sustatzen ditugun nerabeen artean.
Gaur egun parte-hartze aktiboa eduki ez arren, iraganean ekarpena egin dute, baita ere, beste hainbatek:
Elhuyar Komunikazioa
Ahotsak
Booktegi
Euskal Wikilarien Kultur Elkartea
Iametza
Puntu Eus Fundazioa
Gaitu
XARE JARDUNALDIAK dira izen bereko egitasmoaren proposamen nagusia
