XARE

TEKNOLOGIA, EUSKARA eta GAZTEAK

Bigarren Hezkuntzako nerabeentzako egitaraua da, goiz osokoa. Eskola-orduetan aritzen gara, baina eskolatik kanpo. Gazteak Euskarazko Kultura Digitalera hurbiltzeko erakusleiho bat da hau! Eta 2025-2026 honetan bete-beteta dator!

Egun euskaraz eskura ditugun sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutzeko gonbidapena luzatzen die XAREk gazteei. Gurea etorkizuneko hizkuntza bizia izan dadin; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) gure hizkuntza hitz egin dezaten; eta gure gazteak etorkizuneko lanabes digital berrien garatzaile eta eduki sortzaileak izan daitezen.

Hain justu, euskal ekosistema digitala elikatzen diharduten profesionalek gidatzen dituzte XARE programaren jarduera guztiak: ERAGIN komunikazioa, TALAIOS kooperatiba, ELURMALUTA proiektu artistikoak, GISA software librearen aldeko elkartea, EMAIZE sexologia zentroa, CODESYNTAX, PROTOMAKERS club, KATUBI ikus-entzunezkoak, GAME ERAUNTSIA euskarazko bideojokozaleak eta Dj MAKALA, besteak beste.

3 gune, 8 lantegi, 2 hitzaldi, jokoak, zozketak eta zuzeneko musika euskal kultura digitalaz gozatzeko!