Hiru zutaberen inguruan ardazten ditugu XAREren helburuak eta jarduna: TEKNOLOGIA, GAZTEAK eta EUSKARA
- TEKNOLOGIA DIGITAL BERRIENEN ERAKUSLEIHO izan nahi du XAREk gazteentzat
- Ustez natibo digitala den belaunaldi honen ezagutza-esparrua zabaldu nahi du, maiz erabiltzen dituzten sare sozialetatik harago.
- Lanabes digitalen aplikazio errealak erakutsi eta azaldu; teknologiak askotariko esparruetan egin dezakeen ekarpena ulertzeko: nola kulturgintzan, hala gizarte-gaietan, hirigintzan, osasungintzan, kirol alorrean… etab.
- Eredu alternatiboak ikusarazi nahi ditu, hala nola, software librea edota algoritmoetatik ihes egiten duten programazio-ereduak.
- ALFABETIZAZIO DIGITALERAKO TRESNA ere bada XARE:
- Ohitura digital jasangarriak sustatu nahi ditu gazteen artean; teknologien erabilera intentsiboak izan ditzakeen ondorioez ohartaraziz.
- Inguru digitalari buruzko pentsamendu eta jarrera kritikoak sustatu nahi ditu, ‘ZER, ZENBAT, NOLA eta ZERTARAKO erabili’ moduko gogoetak bideratuz.
- Nerabeei tresnak eman nahi dizkie inguru digitala izan dezaketen zaurgarritasuna txikitzeko:
- Pribatutasunari eta datu-babesari buruzko gakoak.
- Adimen Artifizialaren (AA) eta Algoritmoen funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak.
- Inguru digitala ere pertsonen arteko harreman ‘osasuntsuak’ sustatzeko helburuarekin: gorrotozko mezuak, jazarpena, sasi-informazioa, AA baliatuta egindako irudiak edota sesgoak detektatzeko zenbait gako.
- Modu berezian, EUSKARAZKO KULTURA DIGITALA sustatu nahi du XAREk:
- Gazteek euskarazko sortzaile eta garatzaileak, eta euren edukiak eta sorkuntza digitalak ezagutu ditzaten.
- Ezagutu ez ezik, aintzat hartu eta balioan jar ditzaten. Hala, bidenabar, euskara teknologia berrienekin lotuta, gure hizkuntza etorkizuneko hizkuntza bizi gisa hauteman dezaten.
- Euskarazko kultura digitalak ekaintzen dituen baliabideak euren ohituretan txertatu eta erabili ditzaten.
- Hartzaile ez ezik, horien sortzaile izan daitezen, eta euskarzko unibertso digitala aberastu dezaten.
