XARE EUSKARAZKO KULTURA DIGITALAREN JARDUNALDIAK
Izen bereko jardunaldiak dira XARE ekimenaren proposamen nagusia.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduriko eskaintza da.
- Ekola-orduetan baina eskolatik kanpo egiten dira jardunaldiak, beharrezko azpiegitura bermatzen duten espazio eta aretoetan.
- Ikasturtearen lehen lauhilekoan (iraila–abendua) izaten dira, Nafarroan, Euskal Autonomi Erkidegoan eta Lapurdin
- Goiz osoko egitaraua da, 09:00etatik 14:00ak bitartekoa, gutxi gora behera. Bost ordu horietan, XARE jardunaldietan parte hartzen duten gazteek harreman zuzena edukitzen dute ekosistema digitaleko teknologia berrienekin, horiek garatzen nahiz erabiltzen diharduten eragileekin eta, oso bereziki, euskarazko kultura digitalarekin.
BOKAZIO HEZITZAILEA du XAREk
Alfabetizazio digitalari dagokionez daukagun hutsunea betetzen hasteko tresna baliagarria izan nahi du. Horregatik, nerabeek inguru digitalean izan ditzaketen arriskuak txikitzera bideratutako gogoetek eta jarduerek pisu nabaria dute egitarauan.
Eskaintza osoa 3 GUNETAN ANTOLATUTA proposatzen zaie gazteei:
IKAS GUNEAN: lantegi praktikoak
> Musika sortzeko eta zapaltzeko app-ak
> Argazkilaritza sakelako telefonoarekin
> Robotika
> Gamer gela
> 3D inprimagailuak
> App inventor
> Bideomapping
ERA GUNEAN: hitzaldi interaktiboak
> Harremanak 3.0.
> Pribatutasuna Sarean
JOLAS GUNEAN:
> Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida
> BreakOut erronka
> Zainduz Saretu ihes jokoa
2017az GEROZTIK:
2017an abiatu zenetik, 14.340 gaztek hartu dute parte jardunaldietan, eta 2025-2026 ikasturtean 4.570 gazte gehiagorengana heldu da Euskarazko Kultura Digitala sustatzen duen egitasmo hau.

9 HITZORDU 2025ean
Urtez urte luzatuz doa XARE hartzen duten hiri eta herrien zerrenda.
Bilbo, Iruña, Baiona, Barakaldo, Amorebieta-Etxano, Errenteria, Laudio, Donostia eta Gasteiz. Inoiz baino sare zabalagoa, inoiz baino herri eta hiri gehiago eta, batez ere, inoiz baino gazte gehiagoren jakinmina asetu eta sormenta astintzeko gogoa!

Hori guztia, noski, ezinezkoa litzateke urte hauetan guztietan bidelagun izan diren babesleen laguntzarik gabe.

