Ikastaroaren deskripzioa
Saio honetan bideo mappingaren inguruko esperientziak landuko ditugu eta oinarrizko kontzeptuak praktikaren bidez ezagutuko ditugu, korapilo teknikoetan sartu gabe. Lau gune izango dira, eta ariketa bana: kideen gainean proiektatutako jantziak marraztu, ikasleen aurpegiak erabiliz hormetan aurpegi berriak sortu eta irudiak geometria jakin batera doitzen ikasi. Horrez gain, bideo mappingaren inguruko aplikazioen adibideak ikusiko ditugu.
