Ikastaroaren deskripzioa

Interneteko kulturan, memea umorezko mezu sinplea da, zabalkuntza handi eta azkarrekoa eta gehienetan jatorrizko irudi, bideo edo testu baten remix satirikoa behin eta berriz eginez transmititzen dena. Memeak kultura digitalarkin ezinbesteko edukia dira, are gehiago nerabe eta gazteen artean. Sare sozialetan eskarmentua eta ikuspegi zabala duen Ion Celestinok memeak sortu eta zabaltzeko azalpen, jarraibide eta trikimailuak eskainiko ditu.

Ikastaroaren xehaztasunak

Kategoriak:

Birtuala
Aurrez aurre

Data:

26 apirila, 2024