Ikastaroaren deskripzioa
YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da ikastaro honen helburu nagusia eta horretarako oinarrizko formakuntza eskeiniko zaie ikasleei. Aukeran Ikastaroetara Ane Atxutegi edota Ane Iturriarte YouTuberrak gonbidatuko dira.
Ikastaro dibertigarriak eta praktikoak programatu dira; ikastaro bakoitzak bi egun iraungo du eta egunero 4 orduz goizeko 09:30tik 13:30ra. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu. Youtuberreko izar izan nahi dutenei zuzendutako ikastaroak dira. Bertan, youtuber izatea zer den azaldu nahi diegu: trikimailuak, arrakastarako gakoak, modako gaiak, editatzeko teknikak…
Helburua: Youtuben dauden genero eta kanal desberdinak ezagutuko dituzte. Bertan, kanala sortuko dute, pertsonalizatu eta sare sozialetan murgilduko dira. Bideoa grabatu, editatu eta kanalera igotzen ikasiko dute.