Errenterian dugu hurrengo hitzordua, azaroaren 27an.

2025 honetako XARE jardunaldi-zikloaren lehen txanpa ezin hobe joan zen. Bilbon hasi genuen aurtengo bidea (urriak 1), handik Iruñera (urriak 7-8), Baionara (urriak 16), Barakaldora (urriak 22) eta Amorebieta-Etxanora (urriak 24) egin genuen.

Eta, atsedenaldi labur baten ostean, badator aurtengo bigarren txanpa! Honakoak dira aurreikusitako saioak:

> ERRENTERIA: azaroak 27, Lekuona Fabrika
> LAUDIO: abenduak 2, Udal Kultur Aretoak
> DONOSTIA: abenduak 9-10, EHUren Gipuzkoako Campusa
> GASTEIZ: abenduak 17-18, Europa Jauregia

Beste sei egun, beraz, euskarazko kultura digitala deskubritzeko, ezagutzen dugun unibertso digitalaren mugak zabaltzeko. 

Ohiko tailer, hitzaldi eta jokoez aparte, datozen hitzorduetan ere Sara Zozayaren formatu txikiko kontzertuak izango dira soinu banda, eta opari erakargarri asko dauzkagu gazteen artean zozkatzeko. 

Errenteria: bagoazzzz!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude