XAREren apostu estrategikoa

IKTek azken urteetan erabateko garrantzia baldin bazuten, Covid19ak eragindako osasun larrialdiak are gehiago nabarmendu du haien garrantziaz. Xare garatzen ari den online ikasteko plataformaren balio erantsia da irakasleei zein ikasleei baliabideak eskaintzen dizkiela kultura digitalaren ezagutzan sakontzeko. Bai euskarazko egitasmo digitalak ezagutaraziz, bai teknologia berrien erabileraren inguruko argibideak eta jarraibideak eskainiz, bai lanabes berriak sustatuz. Horretaz gain, aipatu behar da Xare euskarazko kultura digitalaren elkargune bat dela. Antolatutako jardunaldietan Euskal

Sarean Euskaraz jardunaldiaren IV. Edizioak aurrera eginen du Nafarroan

XAREk Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin batera antolatzen duen Sarean Euskaraz Jardunaldiak aurten formatua aldatuko du pandemia egoera dela medio. Baluarteko Jauregian beharrean modu deszentralizatuan antolatuko da Nafarroako 10 ikastetxeetan. DBHko 4. eta Batxilergoko 1. ikasmailetako ia 925 gaztek hartuko dute parte. 8 lantegi praktiko ezbedin eskaini dira eta ikastetxe bakoitzak ikasle kopuruaren arabera bat edo bi aukeratu ahal izango ditu. Ikastetxeetan eginen den jardunaldi horretaz gain, 25 lantegi eginen dira Nafarroako