Sarean Euskarazen IV. Jardunaldia amaitu da bere formatu deszentralizatu berriarekin

Ekimenean guztira, ikastaro zikloa eta jardunaldia batuta, 1.069 ikaslek hartu dute parte.Ikastaro zikloa 21 herri ezberdinetara iritsi da eta jardunaldia 9 ikastetxera, horietatik 5 Iruñerritik kanpo. 25 ikastaroetatik, soilik 9 izan dira Iruñerrian eta gainontzeko 16ak herrialdean zehar. 4 edizioetan hau da lehena ekimenak indar gehiago izan duena Iruñerritik kanpo. Urtez urte egitasmoa sendotzen doa eta bide berriak irekitzen ari da. Iaz hasitako ikastaro zikloak arrakasta handia izan du. Jardunaldiaren

Nafarroako herrietan antolatzen den Sarean Euskaraz ikastaro-zikloa osorik burutu da

Sarean Euskaraz programaren IV. edizioa gai izan da Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoerari egokitzeko eta erdietsi du ikastaroak aurrez-aurreko formatuan burutzea. Ikasle, irakasle eta udal teknikarien laguntzari esker Covid-19ak eragindako segurtasun neurriak modu zorrotzean bete ahal izan dira eta ikastaroak normaltasunez gauzatu dira. 25 ikastaro egin dira 21 herritan. Aurreikusitako ikastaroetatik hiru, Zizur Nagusia, Lizarra eta Agoitzekoak, bertan behera gelditu ziren izen-emateak gutxieneko 5 laguneko kopurura ez iristegatik. Ikastaro horietariko