Bigarren online ikastaroa argitaratuta!

Maider Likonak eskainitako Pribatutasuna Sarean ikastaroari segida emanez, jada bigarren ikastaro bat argitaratu dugu. Oraingoan Emaize Sexologia Zentrotik Ane Ortizek prestatu du. Harremanak 3.0: Like bat eman izenburuarekin sareen bidez harremantzeak dituen gauza onak eta arriskuak lantzen ditu. Eta horrekin batera, arrisku horiek ekiditeko edo txikitzeko erabilera jarraibideak iradokitzen dizkigu. Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu hauen inguruko

Martxan dago jada gure plataforma berria online ikasteko

Software libreko Moodle lanabesa erabili dugu XAREren Ikasgunea sortzeko. Ataria erabiltzeko beharrezkoa da izena ematea. Izen-ematea doakoa da, baina momentuz ikastetxeen bidez bideratuko da. Honako helbidean dago sarbidea: Ikasgune.xare.info Lehendabiziko ikastaroak Pribatutasuna Sarean izena du. Maider Likonak prestatu du 5 bideoz osatuta dagoen ikastaro hau. Bideoek galdetegiak txertatuta dituzte, ikasleak arreta mantentzen duela bermatzeko. Galdetegiak H5P lanabes multimediaren bidez daude garatuta eta Moodlen txertatuta. Maiderrek aztertzen du zer den Internet,

Aurrera goaz ikasgune.xare.info online ikasteko atariaren garpenarekin.

Izan ere, orain arteko jardunaldiak arrakasta handia izan badute ere, gazteen artean IKTen erabilera euskaraz sustatzeko helburuan motz gelditzen dira eta beharrezkoa ikusten dugu ikastetxe eta ikasleengana iristeko bestelako kanalak sortzea. Zentzu horretan, kanal digital berri honek, formatu presentzialaren mugak gainditzeko baliogarria izanen da, aukera emanez urte osoan zehar formakuntzak antolatzeko, ikasle kopuru handiago batengana iristeko eta adin ezberdinetako nerabeei zuzentzeko, edukia hartzaileen adinari egokituz. Plataforma hau formatu presentzialeko jardunaldiekin