XAREren apostu estrategikoa

IKTek azken urteetan erabateko garrantzia baldin bazuten, Covid19ak eragindako osasun larrialdiak are gehiago nabarmendu du haien garrantziaz. Xare garatzen ari den online ikasteko plataformaren balio erantsia da irakasleei zein ikasleei baliabideak eskaintzen dizkiela kultura digitalaren ezagutzan sakontzeko. Bai euskarazko egitasmo digitalak ezagutaraziz, bai teknologia berrien erabileraren inguruko argibideak eta jarraibideak eskainiz, bai lanabes berriak sustatuz. Horretaz gain, aipatu behar da Xare euskarazko kultura digitalaren elkargune bat dela. Antolatutako jardunaldietan Euskal