DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1go mailako 527 ikaslek hartuko dute parte Xare jardunaldiaren III. edizioan

Datozen abenduaren 5ean eta 9an, UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Informatika Fakultatea eta Ignacio Maria Barriola eraikina Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) gune garrantzitsu bihurtuko dira. Xare egitasmoaren hirugarren edizio honetan ere, gazteak izango dira protagonista, Donostiako 11 ikastetxetako DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1go mailako 527 ikaslek hartuko baitute parte. Bi egoitza horiek hiru gune hartuko dituzte: Informatika Fakultatean IKAS aretoa egongo da. Ignacio Maria Barriola eraikinean, aldiz, ERA eta JOLAS