Abian da Xare Euskarazko Kultura Digitalari buruzko III. Jardunaldia

Une honetan, Donostiako sei ikastetxetako 222 ikasle parte hartzen ari dira egitarauak eskaintzen dizkien zortzi lantegi praktikoetan, bi hitzaldi interaktiboetan eta Egunean Behin jokoaren zuzeneko partidan. 3D inprimagailuak, bideo-joko mahaiak, musika nahasteko aplikazioak, errealitate birtualarekin jolasteko lanabesak eta beste hamaika dispositibo digital martxan dira une honetan UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Informatika Fakultatean. Eraikin horrek hartu baitu Xare jardunaldiaren programaren IKAS ARETOA: zortzi lantegi praktiko gazteek euskarazko softwareak ezagutu ditzaten eta euren