Sarean Euskaraz programaren IV. edizioa gai izan da Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoerari egokitzeko eta erdietsi du ikastaroak aurrez-aurreko formatuan burutzea.

Ikasle, irakasle eta udal teknikarien laguntzari esker Covid-19ak eragindako segurtasun neurriak modu zorrotzean bete ahal izan dira eta ikastaroak normaltasunez gauzatu dira.


25 ikastaro egin dira 21 herritan. Aurreikusitako ikastaroetatik hiru, Zizur Nagusia, Lizarra eta Agoitzekoak, bertan behera gelditu ziren izen-emateak gutxieneko 5 laguneko kopurura ez iristegatik. Ikastaro horietariko bat, 3D inprimagailuak, Olaztiko Gaztetxokoan burutuko da hilaren 27an. Erronkari eta Garraldako ikastetxeetan bina saio egin ziren, beraz guztira 25 ikastaro izan dira 21 herritan.

  1. Altsasu

  2. Antsoain

  3. Arbizu

  4. Artika

  5. Barañain

  6. Bera

  7. Berriozar

  8. Burlata

  9. Elizondo

  10. Erronkari

  11. Ezkarotze

  12. Gares

  13. Garralda

  14. Goizueta

  15. Iruña

  16. Olazti

  17. Tafalla

  18. Tutera

  19. Uharte-Iruña

  20. Urrotz

  21. Zangoza



Guztira 7 ikastaro mota eman dira. Musika sortu eta editatzeko aplikazioena izan da eskari handiena izan duena, 10 saiorekin. 3D inprimagailuen ikastaroaren 5 saio, Youtuber izateko mila modu ikastaroaren 3 saio, App Inventor 3 saio, Bideo Mapping 2 saio, Robotika saio bat eta Pribatutasuna Sarean saio bat.

Zikloan guztira 237 ikaslek hartu dute parte. %66 mutilak eta %34 neskak.  Bataz besteko adina 22 urtekoa izan da. Ikasle gehienak, %67,5,  19 urte bitartekoak, %14 20 eta 39 bitartekoak, %13 40 eta 49 bitartekoak eta %5a 50 urte gorakoak.

Izen-ematea oso baldintzatuta egon da Covid egoeragatik. Irailean martxan jarri zelarik aretoen edukiera %50 erabil zitekeen, baina asteak aurrera egin ahala neurri berriek lehendabizi %40ra jaitsi zuen muga eta azkenik %30era. Herri bakoitzeko aretoaren gehienezko edukieraren arabera neurriak eragin handiagoa edo txikiagoa izan du ikastaroetan. 5 herritan gehienezko kopurua bete egin da (Tafalla, Antsoain, Barañain, Artika eta Bera).

Hala ere, izen-ematea iaz baino handiagoa izan da. Iaz 90 ikaslek eman zuten izena ikastaroetarako eta aurten, ordea, 121. Iaz 20 ikastarotik 7etan ez zen lortu gutxieneko izen-ematea. Aurten, berriz, 25 ikastaroetatik, soilik 3 gelditu dira bertan behera. Iaz 20 ikastarotik 9 ikastetxetan izan ziren eta 11 kulturgune edo gaztelekutan. Oraingoan 6 saio ikastetxetan eta 19 kulturgune edo gaztelekutan.

Harrera orokorrean oso ona izan da eta esker oneko mezu asko jaso ditugu. Esan genezake ikastaro zikloa sendotzen hasi dela eta jada badira ikasleak, 15, ikastaro batean baino gehiagotan izena ematen dutenak.

Covid-19aren eraginari dagokionez, aipatzea ikastaro batzuk atzeratu behar izan direla udal batzuek erabaki zutelako 2 astez ekitaldirik ez egotea udal aretoetan eta beste batean irakasle bat konfinatuta egon zelako PCR emaitzaren zain zegoen bitartean. Gainontzekoan, ikastaroak  normaltasunez gauzatu dira, segurtasun neurriak modu zorrotzean betez (garbitasun eta distantzia neurriak, parte-hartzaileen kontrola, protokoloa aurretik komunikatu…). Hori bai, egoeraren ziurgabetasunak itzal handia izan du, ez zegoelako jakiterik edozein momentuan neurri berriak ezarriko ote ziren ikastaroak bertan behera utzi araziko zituztenak. Guzti honek eragin du ikastaroak aurrera ateratzea lan eskerga eskatzea, errazena ikastaroak bertan behera uztea zelak. Teknikari eta ikasleek eskertu egin dute ikastaroek aurrera egitea eta aisialdiko ekimen interesgarri bat eskaintzea gazteei egoera gogor honen erdian. Esan genezake kuantitatibo zein kualitatiboki programaren edizioa arrakastatsua izan dela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude