Nafarroako herrietan antolatzen den Sarean Euskaraz ikastaro-zikloa osorik burutu da
Sarean Euskaraz programaren IV. edizioa gai izan da Covid-19ak eragindako osasun larrialdi egoerari egokitzeko eta erdietsi du ikastaroak aurrez-aurreko formatuan burutzea. Ikasle, irakasle eta udal teknikarien laguntzari esker Covid-19ak eragindako segurtasun neurriak modu zorrotzean bete ahal izan dira eta ikastaroak normaltasunez gauzatu dira. 25 ikastaro egin dira 21 herritan. Aurreikusitako ikastaroetatik hiru, Zizur Nagusia, Lizarra eta Agoitzekoak, bertan behera gelditu ziren izen-emateak gutxieneko 5 laguneko kopurura ez iristegatik. Ikastaro horietariko