Izan ere, orain arteko jardunaldiak arrakasta handia izan badute ere, gazteen artean IKTen erabilera euskaraz sustatzeko helburuan motz gelditzen dira eta beharrezkoa ikusten dugu ikastetxe eta ikasleengana iristeko bestelako kanalak sortzea. Zentzu horretan, kanal digital berri honek, formatu presentzialaren mugak gainditzeko baliogarria izanen da, aukera emanez urte osoan zehar formakuntzak antolatzeko, ikasle kopuru handiago batengana iristeko eta adin ezberdinetako nerabeei zuzentzeko, edukia hartzaileen adinari egokituz.

Plataforma hau formatu presentzialeko jardunaldiekin osagarria izanen da, baina independientea, ez haien zati bat. Lehen urrats batean Euskal Herriko nerabeei IKTekin loturiko formakuntzak euskaraz eskainiko zaizkie. Ikastetxeekin elkarlanean arituko gara, jardunaldietan bezala eta haien bidez euren ikasleengana iritsiko gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude