Software libreko Moodle lanabesa erabili dugu XAREren Ikasgunea sortzeko. Ataria erabiltzeko beharrezkoa da izena ematea. Izen-ematea doakoa da, baina momentuz ikastetxeen bidez bideratuko da. Honako helbidean dago sarbidea:

Ikasgune.xare.info

Lehendabiziko ikastaroak Pribatutasuna Sarean izena du. Maider Likonak prestatu du 5 bideoz osatuta dagoen ikastaro hau. Bideoek galdetegiak txertatuta dituzte, ikasleak arreta mantentzen duela bermatzeko. Galdetegiak H5P lanabes multimediaren bidez daude garatuta eta Moodlen txertatuta.

Maiderrek aztertzen du zer den Internet, sarean ari garenean nolako arrasto digitalak uzten ditugun etengabe eta nolako ondorioak eduki ditzaketen. Beste horrenbeste wifi sareetan uzten dugun arrastoei dagokienez. Erne ibili beharra dago ere gailu mugikorretan erabiltzen ditugun applikazioetan horiek ere gure datu asko biltzen dituztelako eta horietaz egiten duten erabilera oharkabean pasatzen da guretzat. Horregatik sarean ari garenean konexio zifratuak erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude