Maider Likonak eskainitako Pribatutasuna Sarean ikastaroari segida emanez, jada bigarren ikastaro bat argitaratu dugu. Oraingoan Emaize Sexologia Zentrotik Ane Ortizek prestatu du. Harremanak 3.0: Like bat eman izenburuarekin sareen bidez harremantzeak dituen gauza onak eta arriskuak lantzen ditu. Eta horrekin batera, arrisku horiek ekiditeko edo txikitzeko erabilera jarraibideak iradokitzen dizkigu.
Sare sozialak gure bizitzaren parte bilakatu dira. Esku artean tresna oso aberasgarriak jarri dizkigute, baina gehienetan ez dugu hauen inguruko informaziorik jasotzen eta ez ditugu hauek ondo erabiltzeko inolako lanketarik egiten. Ondorioz, sextinga, zibersexua zein ziberjazarpena bezalako fenomenoak sortzen dira; askotan, identifikatzeko eta hauei aurre egiteko baliabide eza izanik
Anek 4 bideo-tutorial prestatu dizkigu,
1. Sare sozial digitalei buruzko oinarrizko ideiak
2. Sareetako profilak, erralitatea?
3. Maitemintzea plano digitalean
4. Gure burua babesteko zenbait gako