Aurrera goaz ikasgune.xare.info online ikasteko atariaren garpenarekin.

Izan ere, orain arteko jardunaldiak arrakasta handia izan badute ere, gazteen artean IKTen erabilera euskaraz sustatzeko helburuan motz gelditzen dira eta beharrezkoa ikusten dugu ikastetxe eta ikasleengana iristeko bestelako kanalak sortzea. Zentzu horretan, kanal digital berri honek, formatu presentzialaren mugak gainditzeko baliogarria izanen da, aukera emanez urte osoan zehar formakuntzak antolatzeko, ikasle kopuru handiago batengana iristeko eta adin ezberdinetako nerabeei zuzentzeko, edukia hartzaileen adinari egokituz. Plataforma hau formatu presentzialeko jardunaldiekin

XAREren apostu estrategikoa

IKTek azken urteetan erabateko garrantzia baldin bazuten, Covid19ak eragindako osasun larrialdiak are gehiago nabarmendu du haien garrantziaz. Xare garatzen ari den online ikasteko plataformaren balio erantsia da irakasleei zein ikasleei baliabideak eskaintzen dizkiela kultura digitalaren ezagutzan sakontzeko. Bai euskarazko egitasmo digitalak ezagutaraziz, bai teknologia berrien erabileraren inguruko argibideak eta jarraibideak eskainiz, bai lanabes berriak sustatuz. Horretaz gain, aipatu behar da Xare euskarazko kultura digitalaren elkargune bat dela. Antolatutako jardunaldietan Euskal

Sarean Euskaraz jardunaldiaren IV. Edizioak aurrera eginen du Nafarroan

XAREk Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuarekin batera antolatzen duen Sarean Euskaraz Jardunaldiak aurten formatua aldatuko du pandemia egoera dela medio. Baluarteko Jauregian beharrean modu deszentralizatuan antolatuko da Nafarroako 10 ikastetxeetan. DBHko 4. eta Batxilergoko 1. ikasmailetako ia 925 gaztek hartuko dute parte. 8 lantegi praktiko ezbedin eskaini dira eta ikastetxe bakoitzak ikasle kopuruaren arabera bat edo bi aukeratu ahal izango ditu. Ikastetxeetan eginen den jardunaldi horretaz gain, 25 lantegi eginen dira Nafarroako

Covid-19ak eragindako egoera dela eta, aurrez aurreko jardunaldiak bertan behera

Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutarazteko helburua duen Xare egitasmoak aurten aurrez aurreko jardunaldiak antolatzeko aurreikuspena zuen Barakaldo, Gasteiz, Iruña eta Donostian, baina Covid-19ak eragindako osasun-larrialdi egoera dela medio, bertan behera gelditu dira guztiak. Aurten, Covid19ak eragindako osasun larrialdia dela eta, ez dira antolatuko aipatu jardunaldiak formatu presentzialean, egoera honetan ez baita oso komenigarria goiz batez 450-500 ikasle elkartzea jardunaldi batean. Egoera honen aurrean XAREk formatu eta kanal berriak landuko