Baionatik Barakaldora
… eta aurrera goaz 2025 honetako XARE egutegian… Urriaren 16an Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak Baionara iritsi ziren bigarren aldiz. ON! proiektu euskaltzaleak, Mundu Berriak berrikuntza sexologikorako irabazi asmorik gabeko erakundeak eta Eragin Komunikazioak elkarlanean antolatuta eta Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak diruz lagunduta, hitzorduak 270 gazte baino gehiago bildu zituen Merkataritza eta Industria Ganbaran. Bereziki pozgarria izan zen aurreneko aldiz Doneztebeko Mendaur ikastetxeko ikasleak ere hurbildu zirelako eta,
